cf. latinezko laburdura bat da, batzuetan cfr. aldaerarekin erabilia, aipu bibliografikoak egiterakoan eta erreferentziak aipatzerakoan oso erabilia. Latinezko confer/conferatur aditza dago laburdura honen atzetik: konparatu, erkatu, jarri aurrez aurre.
Confer irakurtzen da, (eta ez batzuetan ikusi den bezala *cita fuentes).